Irudia. Gasteiz
GASTEIZ, OFIZIALKI BERDE
Gasteiz 2012ko Ingurumeneko Europako hiriburu da ofizialki. Hiriburutzaren inaugurazio ekitaldia egin zuten atzo, Montehermoso jauregian. «Gasteizek iraultza berdearen buru izan behar du», esan zuen ekitaldian Javier Maroto Gasteizko alkateak. Harekin izan ziren beste hainbat ordezkari politiko, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria tartean. Bilduko eta Aralarreko ordezkaririk ez zen izan ekitaldian, Espainiako erregina han zela-eta protesta egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu