Astelehenean jaso zuen deia Gasteizko Udaltzaingoak, eta tokira heldu zirenean emakume batek esan zien bikotekidearekin eztabaida izan zuela eta hark aurpegian jo ziola. Hitz egiten ari ziren gizonak deitu egin zion emakumeari, eta Udaltzaingoak aukera baliatu zuen hari itzultzeko eskatzeko.
Bikotearen kontakizuna entzun ostean, atxilo eraman zuten 40 urteko gizonezkoa, indarkeria matxista egotzita. Emakumea erietxera eraman zuten zauriak artatzeko.