Kultura, sindikalismo, hezkuntza, ekonomia eta kirol arloko 150 eragile inguruk bat egin dute gaur Gasteizen EH Bildu koalizioari babesa erakusteko. "Etorkizun abertzale, euskaldun, solidario, feminista, intenazionalista eta ekologista bat lortzeko helburuan bideak irekitzen jarraitu dezan", azaldu dute ordezkariek.
Arabarron Konpromisoa taldea aurkeztu dute zenbait eragilek Gasteizko Europa jauregian, eta "aldaketaren aldeko" argazkia atera dute. Bertan ziren, besteak beste, Mati Iturralde LABeko kidea eta Amparo Lasheras Bateraguneko auzipetua.