Ehunka lagunek jarraitu dute gaur goizean Plazara! ekimenak egindako deialdia, eta aulki bat eskuan Foruen plazan eseri eta hainbat taldetan banatu dira hainbat gai eztabaidatzeko: Kale gurea da!, Herri epaiketa, Babes taldea, Hezkuntza eta Begira! Behatokia besteak bestek.
Plazara! ekimenak kalearen erabilera publikoa aldarrikatu du, besteak beste, protestarako, komunikaziorako edo ospakizunetarako. Euren hitzetan "legedi bereziak" erabiltzen dituzte erabilera horiek galarazteko, eta horregatik horiek bertan behera uzteko eskatu dute. Gainera, Gasteizen eskubide zibilen behatokia sortzea proposatu du.
Batzarra egin ostean alde zaharreko gaztetxera joan dira Plazara!-koak. Eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimendua da eta gaurko deialdia Udalaren baimenik gabe egingo dute. Foruen plazan biltzeko baimena ukatu dietela salatu dute, baina hala ere hiritarrak aulki batekin agertzera deitu dituzte aste honetan.