Ertzaintzak gizonezko bat (R.A.U.U, 35 urte) atxilotu zuen atzo arratsaldean Gasteizen, honek labankadaz bere emaztea hil zuela uste izan eta polizia-etxera joan zelako. Ertzainak bikotearen etxera joan ziren orduan -Arriaga kalera- eta emakumezkoa zaurituta topatu zuten. Eskuetan eta aurpegian zituen zauriak eta Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.
Getxon (Bizkaia) Ertzaintzak bi egunetan segidan 50 urteko gizonezko bat atxilotu du, emaztea jo duelakoan. Herenegun emakumeak senarra salatu zuen, tratu txarrak eragin zizkiola esanda. Ertzainek F.S. atxilotu zuten. Baita askatu ere segituan. Atzo bertan emakume berak berriro salatu zuen senarra arrazoi beragatik eta heriotz mehatxua egin omen ziolako. Ertzainak haien etxera joan ziren eta gizonezkoa atzeman zuten.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gasteizen gizonezko bat Ertzaintzara entregatu da emaztea hil duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu