Umearen berririk ez zuela-eta amaren kezka abisua jaso ondoren, hilaren 5ean aurkitu zuen Ertzaintzak 3 urteko mutikoa hilotz Gasteizko Jauregilanda kaleko etxebizitza batean. Indarkeria arrasto nabarmenak zituen haurraren gorpuak, eta harekin batera, aita topatu zuten etxean, hura ere zaurituta.
Brasildar batzuk etxera sartu eta eraso egin zietela esan zien uemaren aitak, 31 uteko P.C.C.k ertzainei. Poliziak, ordea, ez zuen azalpen hori sinetsi: zauriak bere buruari egin zizkiola uste du Ertzaintzak, eta, halaber, semea berak hil zuela.
Hori dela eta, atxilotu egin zuten eta orain arte zaintzapean eduki dute Txagorritxuko erietxean. Epaileak astelehenean hartu zion deklarazioa, ospitalean bertan, eta senda agiria jaso bezain laster espetxeratzeko agindu zuen.
Hilketa
Gasteizen hilda agertutako umearen aita espetxean sartu dute
Sei egun Txagorritxuko Ospitalean ertzainen zaintzapean egin ondoren, atzo jaso zuen senda agiria 31 urteko P.C.C.k, eta astelehenean epaileak agindutakoa betez, espetxean sartu dute. Izan ere, hiru urteko semea hil izana leporatzen diote P.C.C.ri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu