Izan ere, gorputzeko hainbat zatitan zauriak zituela topatu zuen Ertzaintzak P.C.C., hain justu, semea hilda aurkitu zuten Jauregilandako etxebizitza berean.
Mutikoaren amak eman zuen semearen egoerari buruzko lehedabiziko kezka abisua. Aita eta biak banatuta zeuden, eta haurra gizonezkoarekin zen berari zegozkin egunak pasatzen. Hala ere, amak haurra jaso behar zuenean ez ziren agertu, eta kezkatuta Ertzaintzarengana jo zuen.
Aita-semeak zeuden etxebizitzara joan zirenean, hiru uteko semea hilotz, bortizkeria zantzuekin, eta aita zaurituta topatu zituzten.
Norbaitzuk etxera sartu eta eraso egin zietela esan zien P.C.C. ertzainei, baina ez zioten sinetsi. Hain zuzen ere, gizonezkoak dituen zauriak bere buruariegindakoak direla uste du Ertzaintzak, eta polizia horrentzat, umearen aita da hilketaren susmagarri nagusia.
Hilketa
Gasteizen hilda agertutako umearen aita espetxeratzeko agindu du epaileak
Ustez semearen hiltzailea dela eta, hilaren 5ean Gasteizen hilik agertutako 3 urteko haurraren aita espetxean sartzeko agindu du guardiako epaileak. 31 urteko P.C.C.k atzo deklaratu zuen epailearen aurrean, eta susmagarriaren azalpenak entzunda, kartzelaratzeko erabakia hartu du. Nolanahi ere, oraindik Txagorritxuko erietxean ingresatuta segitzen du P.C.C.k, Ertzaintzaren zaintzapean, eta senda agiria jasotzen duenean eramango dute espetxera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu