Hilketa

Gasteizen hilda aurkitutako umearen amak eman zuen lehen abisua

Luis Cid Gasteizko udaltzainburuak Radio Vitoria irratian baieztatu duenez, atzo hilda aurkitutako umearen amak eman zuen aurreneko kezka abisua. Hain zuzen ere, emakume horrek Udaltzaingora zein Ertzaintzara jo zuen bere beldurren berri emanez. Ertzaintzak aintzat hartu zuen amaren susmo txarra, eta Campo de los Palacios kaleko bostgarrenera jo zuen orduan. Hiru urteko haurra hilotz topatu zuten, eta aita atxilotu zuten hiltzailea delakoan.

2004ko abuztuaren 6a
11:47
Entzun
Nolanahi ere, aitak ukatu egiten du semea berak hil zuenik, eta norbaitzuk etxera sartu eta labanez eraso egin zietela esaten du. Bera ere zauritua aurkitu zuten, eta, ondorioz, Gasteizko erietxe batean dago polizien zaintzapean.

Umearen gorpuari autopsia egin arte aita ez da epailearen aurretik pasako; bizpahiru egunera arte ez dute amaituko autopsia.

Sumarioa ixilpean jarri du epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.