San Juan eliza aurrean egin dute elkarretaratzea, Erasorik ez, erantzunik gabe leloarekin. "Duela gutxi" gertatu zen erasoa Judimendin, Gasteizko Mugimendu Feministak, Judimendiko Auzo Elkarteak eta Gazte Asanbladak jakinarazi dutenez.
"Indarkeria matxista, estrukturala den heinean, bizi garen gizarte heteropatriarkala errotik aldatu arte, ez da desagertuko", adierazi zuten hiru taldeek gertaeraren berri ematerakoan. Bitartean, uste dute ezinbestekoa dela eraso horiek gaitzestea; guztion inplikazioa beharrezkotzat jo dute indarkeria borrokatzeko.