Atxiloketak

Gasteizko bi gazte atxilotu zituen atzo Guardia Zibilak Menorkan

Bi gazte atxilotu zituen atzo Guardia Zibilak Menorkan. Balear irletako Gobernu ordezkaritzak egindako komunikatuaren arabera, guardia zibilek bi pertsona zihoazen auto bat ikusi zuten Ciudadela aldera joaten, Aznar oporrak pasatzen ari den lekura. Komunikatuak dioenez, atxilotuak "ekintza susmagarriak" egiten ari zirela iruditu zitzaien guardia zibilei. Nortasun agiria eskatu zieten bi gazteei, eta memento horretan jakin zuten guardia zibilek "kale borrokari" lotutako aurrekariak zituztela bi gazteek. Handik ordu batzuetara aske utzi zituzten.

2003ko abuztuaren 7a
15:45
Entzun
Aginte Judizialak eta Ministerio Fiskalak baimena eman ondoren utzi zituzten aske bi gazteak, atxilotu eta denbora gutxira. Cala Galdana herriko kanpin baten zeuden bi gazteak oporretan, Aznar eta bere familia oporrak igarotzen ari den tokitik sei kilometro ingurura.

Ikerketen iturriek esan dutenez, bi gazteek Menorka utzi zuten eta Gasteizera itzuli dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.