2001-2002 ikasturtean izan zen erasoa, eta epaileak ebatzi duenez, "fisikoki eta psikologikoki eraso egin zioten adin txikoari", eta sexu gehiegikeriak ere egin zizkioten.
Gazte bat eta Olabide ikastolako arduradunak zigortu ditu epaileak, baina hala ere, erasoa "hainbat lagunek" egin zutela dio".Talde horren "burua" zigortzea erabaki du auzitegiak, eta hiru hilabetez gizarte-zerbitzuetan parte hartu beharko du. Olabide ikastolak, berriz, 12.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio adingabeko neskari.
"Gehiago egongo dira"
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu Anjeles Iztuetak esan duenez, salaketa gehiago ere badaude, eta "ebazpen gehiago egongo dira".
bullyinga
Gasteizko eskola bat eta ikasle bat zigortu dituzte bullying kasu bategatik
Gasteizko Adingabekoen Auzitegiak Olabide ikastola eta gazte bat zigortu ditu, eskola hartako ikasle bat ikasleek jazarri zutelako. Epailearen arabera, "hainbat lagunek" fisikoki eta psikologikoki eraso zioten adingabeko neska bati, eta sexu erasoak ere egin zizkioten. Eskola eta eskola arteko atsedenean erasotzen zutela dio epaileak, aurrean irakaslerik ez zegoela, baina, hala ere, ikastetxeko buruek ez zutela behar bezala jokatu iritzi dio. Epaileak zigorra neskari eraso zion taldeko "buruari" bakarrik ezartzea erabaki du. Olabide Ikastolak 12.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio neskaren familiari eta zigortutako gazteak, berriz, gizarte-hezkuntzako proiektuetan hartu beharko du parte, hiru hilabetez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu