Gasteizko suhiltzaileek etxebizitza batean 50 urte inguruko gizon baten gorpua aurkitu dute. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, duela egun batzuk hil zen gizona; gorpua desegiten ari zelako jakin dute hori.
Atzo 18:45ean udaltzainek hildakoaren senideen dei bat jaso zuten, hainbatetan etxera deitu eta honek erantzun ez zuelako arduratuta zeudela-eta. Etxera joan eta bertan topatu zuten suhiltzaileek gorpua.