euskal herria

Gasteizko Gaztetxeak Ertzaintzaren erasoa salatu du

Atzo goizaldean gaztetxetik 40 lagun "bortizki" aterarazi zituztela adierazi du Gazte Asanbladak.

2011ko irailaren 5a
14:57
Entzun

Gasteizko Gaztetxeko gazte asanbladak Ertzaintzaren eraso bat salatu zuen atzo. Salaketaren arabera, atzo goizaldean Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gaztetxean zeuden 40 lagunak atera zituzten, "bortizki". Oldarraldiaren ondorioz, hamabost lagun zauritu zituzten.

Zehazki, gazte bat jipoitu zutela esan zuten bileran. Gainera, beste bat atxilotu eta beste bi identifikatu zituztela jakinarazi dute. Zehaztasun gehiago emateko asteazkenean agerraldia egingo dute gazteek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.