Euskal herria

Gasteizko geltoki berria Pio Barojan eraikitzea babestu du Espainiako Sustapen Ministerioak

Geltokia Arriaga Parkearen azpian jartzeak izan zezakeen eragina oso kritikatua izan zen.

2011ko uztailaren 21a
17:42
Entzun

Gasteizko EAJk jakinarazi duenez, Espainiako Sustapen Ministerioak onartu egin du alderdi horrek eta Ensanche21 elkarteak eskatzen zuen moduan tren geltoki berria Pio Baroja plazaren azpian eraiktizea. Ez da, beraz, geltokia Arriaga Parkean egingo; baztertutako kokapena oso kritikatua izan zen, ingurumenean izan zezakeen eraginagatik.

EAJren iritziz, kokapen berriak erakusten du Javier Maroto alkateak autobus geltokia Euskaltzaindia plazan jarri nahi izatea akatsa dela, eta tren geltokia eta autobus geltokia leku berean elkartzera deitu du. Gasteizeko alkatea pozik agertu da autobus geltokiaren kokapen berriarekin, baina gaineratu du horrek ez diola eragiten autobus geltokiaren kokapenari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.