Istripua

Gasteizko hiru lagunek istripua izan dute Grezian

Peloponeson (Grezia) zehar zebiltzala istripua izan zuten atzo hiru gasteiztarrek Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Bi gizonezko eta emakume bat izan ziren istripua izan zutenak. Hiru lagunetako bat larri zaurituta dago eta beste biek zauri arinak dituzte.

2006ko urtarrilaren 3a
11:28
Entzun
Dirudienez, amildegi batetik behera erori ziren; 100 bat metroko altueratik. Istripua izan zutenean euren senideekin harremanetan jarri ahal izan zuten eta familia SOS Deiakekin jarri zen harremanetan. Ondoren SOS Deiak izan zen Greziako osasun zerbitzuekin harremanetan jarri zena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.