Gasteizko Juan Carlos I.a etorbideak Martxoak 8 izena hartuko du gaurtik aurrera

Errege emerituaren eredugarritasuna «zalantzan» jartzen du Gasteizko Udalak. Horregatik, Juan Carlos I.a etorbideari izena aldatu, eta «berdintasunerako bidean beste pauso bat» emateko baliatu du izen berria.

Gasteizko Juan Carlos I etorbideak Martxoak 8 izena hartuko du gaurtik aurrera. @VITORIAGASTEIZ
Oihane Puertas ONA
2020ko uztailaren 28a
13:16
Entzun

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak Juan Carlos I.a etorbideari izena aldatzeko dekretua sinatu du gaur, eta, hemendik aurrera, Martxoak 8 etorbidea izango da. Udaletxeak izen berria baliatu du «beren bizitza hiri askeago bat lortzen» ematen duten emakumeak goraipatzeko.

Udalbatzak adierazi duenez, «hiri batek pertsona bati egin diezaiokeen aitorpenik handienetako bat da bere kale, plaza edo espazio publikoko beste edozein tokiri norbait horren izena ematea», eta pertsona hori «pertsona eredugarri gisa» ikusi ohi da. Baina, udalak errege emerituaren eredugarritasuna «zalantzan» jartzen du, eta, ondorioz, haren izena duen kalea beste modu batera izendatzea proposatu du.

Urtaranek adierazi duenez, «Gasteizko emakume askok merezi dute aitorpen hori», gizartea hobetzen laguntzeagatik. Alkateak gaineratu du «aurrerabidearen eta ongizate komunaren alde hainbeste ekarpen egin duten emakumeen izena duten kaleak eta plazak merezi» dituela hiriak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.