Gasteizko Katedral Berriaren parean aste osoa eman eta gero, amaitutzat jo zuten atzo D3M eta Askatasunaren aurkako auzia salatzeko Eskubideak Plazara! mugimenduak antolatutako kanpaldia. Antolatzaileak pozik daude, lortu dutelako Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten hamahiru lagunei babesa ematea eta eskubide zibil eta politikoen aldarrikapena «gizarteratzea eta ikusaraztea».
Bost egun hauetan, atxikimendu ugari jaso dute kanpaldikoek, Txerra Bolinaga plataformako kideak BERRIA-ri azaldu dionez. Alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragile askoren babesa jaso dute auzipetuek: «Elkartasuna adierazteaz gain, denak bat datoz epaiketa hau erokeria bat dela». Halaber, Eusko Legebiltzarrean gose greba egiten saiatu ziren joan den asteazkenean, baina egun hartan bertan kanporatu zituzten. Hala ere, Bolinagak nabarmendu du garrantzitsua izan zela Legebiltzarrean bertan haien mezua helarazi izana.
Atzo eguerdian, kanpaldia amaituta, elkarreratzea egin zuten dozenaka lagunek udaletxe parean. Izan ere, ordu horretan auzipetuen aldeko mozio bat eztabaidatu zuten osoko bilkuran—PSE-EEk eta PPk aurka bozkatu zuten, eta ez zuen aurrera egin—. Arratsaldean, berriz, manifestazioa egin zuten ehunka pertsonak hiriko erdigunean.
Gasteizko kanpaldikoak pozik, auzia «gizarteratzea» lortu dutelako
Amaitu egin dute epaiketaren aurkako kanpaldia Gasteizen, eta manifestazioa egin dute arratsaldean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu