Gasteizko Mendien aldeko martxa egingo dute bihar
GASTEIZ. Zaldiaran mendatetik abiatuta, Gasteizko Mendien aldeko martxa egingo dute bihar. Udal taldeek martxan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Protestan, natur parkea babesteko eskatuko dute, eta han eolikorik ez jartzeko. Udal taldeek gogorarazi dute parke eolikoak ezartzearen aurka daudela, eta herritarren nahia errespetatzea galdegin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu