Trebiñuko lurretan Gaztela-Leongo Juntak jarri nahi duen parke eolikoaren aurkako jarrera azaltzeko eskatu dio Gasteizko Bilduk Arabako hiriburuko udalari. Heldu den astean, uztailaren 29an, udal bilkuran mozio bat aurkeztuko du Bilduk, parke eolikoaren proiektua behin betiko geldi dezaten eskatzeko.
Bilduk udalari eskatu dio proiektuari zuzenketak egiteko, eta laguntza juridiko eta teknikoa eman dezala proiektua geratzeko.Eusko Jaurlaritzari, berriz, lehenbailehen Gasteizko Mendien eremua natur parke izendatzeko galdegin dio. Bilduren iritziz, natur parkea Trebiñuko lurraldean jartzen saiatzea proiektua aurrera eramateko «azpikeria juridiko» bat da.
Gasteizko Mendietan parke eolikorik ez egiteko eskatu du Bilduk
Gaztela-Leongo Juntak Trebiñuko lurretan jarri nahi duen azpiegitura salatzeko eskatuko dio Gasteizko Udalari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu