Gasteizko mendizale bat hil da gaur arratsaldean Asturiasen (Espainia), ezbehar bat izanda. Asturiasko larrialdi zerbitzuak jakinarazi du Torre del Pomelo mendian erori dela mendizalea, 60 metroan behera. 14:50 aldera gertatu da istripua.
Beste mendizale batek ikusi du Gasteizko gizona nola amildu den, eta hark eman du abisu. Larrialdi taldeak iristerako hila zen, ordea. 45 urte zeuzkan hildako mendizaleak. Europako mendietan dago Torre del Pomelo.