Gasteizko mendizale bat hilotz aurkitu dute Pirinioetan

Lehen hipotesien arabera, irrist egin ondoren amildegi batean behera erori zen, Huescako Pirinioetan (Aragoi, Espainia). Mendi gidaria zen, eta Gasteizkoa izan arren Huecan bizi zen.

2008ko martxoaren 6a
16:15
Entzun
38 urteko gasteiztar bat hilotz aurkitu dute Huescako Pirinioetan, Plango Fuenfria urjauzitik hurbil. Salbamendu taldeak iristeko oso toki zaila da, baita helikopteroz joanda ere, eta, ondorizo, oraindik ez dute gorpua jaso.

Ainsako (Huesca) kirol denda batean lan egiten zuen hildako mendizaleak, eta, halaber, mendi gidaria zen. Hain zuzen ere, lankideek eman zuten atzo desagerketaren berri. Hildakoaren ibilgailua atzo bertan aurkitu zuten, Fuenfriako pistan. Bide horrek Saravillo herria (Plan udalerrikoa) eta Plango aintzira lotzen ditu. Gorpua, berriz, gaur aurkitu dute.

Lehen hipotesien arabera, irrist egin eta amildegi batean behera erorita hil da. Ekaitzaren ondorioz oso zailak ari dira gertatzen hilotza jasotzeko lanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.