Eusko Legebiltzarra/ Espainiako Justizia

Gasteizko Parlamentuko Mahaiko eta Bozeramaileen Batzordeko EAJ, EA eta EB-IUko ordezkariek babes helegitea aurkeztu dute

Juan Mari Atutxa Eusko Legebiltzarreko Mahiko lehendakariak (EAJ), Gorka Knörr lehendakariordeak (EA), Kontxi Bilbao bigarren idazkariak (EB-IU), Joseba Egibar Bozeramaileen Batzordeko EAJko ordezkariak eta Rafael Larreina EAkoak babes helegite bana aurkeztu dute Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren aitzinean. Legebiltzarreko Mahaiak SA Sozialista Abertzaleak taldea desegiteari uko egin ziola eta, Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki horren kontra hartutako neurriengatik aurkeztu dute helegitea.

2003ko urriaren 31
13:09
Entzun
Eusko Legebiltzarreko Mahaiak SA taldea ez desegiteko hartutako erabakiak baliogabetu egin zituen Espainiako Auzitegi Gorenak. Erabaki hori ez da zuzena aipatutako bost legebiltzarkideen arabera, eta, gainera, babesgabe sentitzen dira. Horregatik, aurkeztu dute babes helegitea Espainiako Auzitegi Konstituzionalean.

Gasteizen eman duten prentsaurrekoan azaldu dute erabaki horren berri, eta Auzitegi Gorenaren erabakiak "botere banaketa urratzen" duela argudiatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.