Gasteizko Sidenor enpresan piztutako sutea itzaltzea lortu dute suhiltzaileek

Bart gauean piztu da sutea Sidenor enpresako labe erraldoi batean. Ez da zauriturik izan, eta kalte materialak ez dituzte oraindik zenbatu.

2007ko otsailaren 7a
11:47
Entzun
Goizeko 6:30etan piztu da sutea Sidenor enpresako azken solairuan. Lehen ikerketan arabera, burdin hari batzuk olio putzu batera erori dira, eta horrek piztu du sutea.

Suteak eraikuntzaren azken solairua eta teilatua kaltetu ditu, nahiz eta suhiltzaileek berehala itzaltzea lortu duten. Uneotan, suteak eragin dituen kalteak zenbatzen ari dira Sidenor enpresako arduradunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.