Gasteizko eraikin bateko teilatutik bi kiloko puskak erori dira bart, eta aparkatuta zegoen auto bat kaltetu dute, hiriko suhiltzaileek esan dutenez. Goizeko ordubiak aldera izan da ezbeharra, Sierras Alavesas kalean.
Kalte gehiago eragozteko, teilatutik erortzeko arriskuan ziren teilak kendu dituzte suhiltzaileek.