Gasteizko tranbia 2007ko udan jarriko da abian, agintariek atzo egindako bilera erabakigarrian deliberatu zutenaren arabera. Obrak datorren urteko udaberriaren hondarrean hasiko dira. Bi urtean obrak egin ondoren,Lakua eta Abetxuko auzoak erdialdearekin lotuko dituen garraiobidea prest izango dela espero dute.
Eusko Jaurlaritzak, Gasteizko Udalak eta Arabako Diputazioak bilera egin zuten atzo egitasmoari azken ukituak emateko asmoz. Erakundeen arteko akordioa sinatzea erabaki zuten bilera horretan.Obraren aurrekontua ez dago oraindik guztiz zehaztuta. Atzoko batzarrean esan zutenez, «gutxienez» 50 milioi euroko inbertsioa beharko da tranbia abian jartzeko. Zerbitzuan jartzen denean, urtero 12 milioi bidaiari izatea aurreikusten dute.
AZPIEGITURAK
Gasteizko tranbia 2007rako prest izatea espero dute
Obrak 2005eko udaberrian hasteko asmoa daukate
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu