HEZKUNTZA. GASTEIZKO HAUR ESKOLAK

Gasteizko Udalak ez du kobratuko grebak dirauen bitartean

Erredakzioa
GASTEIZ
2004ko irailaren 11
00:00
Entzun
Gasteizko Udalak ez die gurasoei zerbitzua kobratuko udal haur eskoletako hezitzaileen grebak irauten duen bitartean. Alfonso Alonso alkateak atzo adierazi zuenaren arabera, «zerbitzurik eman ezean, ezin kobratu daiteke». Era horretara gezurtatu egin zuen alkateorde Jose Antonio Pizarrok herengun esandakoa.

Grebak hirugarren eguna egin zuen atzo ikasturtea hasi zenez geroztik, eta, hezitzaile eta talde politikoen arteko hartu-emanak ia egunero badaude ere, jarrerak oso urrun daude. Alonsoren ustez, «langileen ordezkariei dagokie orain pausoren bat ematea behin guk dekretua eten ondoren, baina lehengoan jarraitzen dute». Bestalde, alkateak esan zuen Haurtzaindegiko Teknikoaren titulua baino gehiago dutenak kontratatzea «dirua xahutzea» litzatekeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.