HAUR lapurtuen auzia

Gasteizko udalak ikerketa batzorde bat osatzeko eskatu dio Espainiako Kongresuari

Ospitaleei, ehorzketa etxeei, hilerriei eta Elizari duten informazio guztia haur lapurtuen seniden eskura jartzeko eskatzen zaie testuan, Datuak Babesteko Legearen "irakurketa murriztailerik" egin gabe. Bideoa: 'Berria.info'-k 1940ko eta 1990eko hamarkaden artean lapurtu zituzten haurren auziaz atzo egin zuen mahai ingurua. [ustream]http://www.ustream.tv/recorded/20639428[/ustream]

2012ko otsailaren 24a
13:40
Entzun

Gasteizko udalak haur lapurtuen auzia argitzen lagunduko duen ikerketa batzorde bat osatzeko eskatu dio Espainiako Kongresuari. Gainera, udalak adostutako testuan, ospitaleei, ehorzketa etxeei, hilerriei, Elizari eta beste edozein erakunderi, duten informazio guztia haur lapurtuen seniden eskura jartzeko eskatzen zaie testuan, Datuak Babesteko Legearen "irakurketa murriztailerik" egin gabe. 

Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari haur lapurtuen auzia argitzearen alde osatutako elkarteen finantziazioa eta elkarlana juridikoki erregulartzeko ere eskatu du udalak. Bestalde, Jaurlaritzako Justizia Sailaren barruan, kasuen jarraipena egingo duen taldea osatzea ere aipatzen da testuan. 

Justiziarik onena: egia jakitea

BERRIA.INFOk mahai ingurua egin zuen atzo 1940ko eta 1990eko hamarkaden artean lapurtu zituzten haurren auziaz. Inmaculada Garate Gipuzkoako Fiskaltzako fiskala, Arantza Galdos ustez senide bat lapurtu ziotena eta Marian Zubia ustez haurra zenean lapurtutakoa izan ziren mahai-inguruan.

"Nahiz eta lapurretak egin zituztenak ez zigortu, guk zer gertatu zen jakin nahi dugu, eta ahal bada, argitu non dauden ume haiek. Egia jakitea litzateke guretzat justizia egitea"; adierazi dute Zubia eta Galdosek. Biktimek berretsi dute ez dutela etsiko gertatutakoa argitu arte SOS Haur Lapurtuak elkarteko bi kidek inpunitatea salatu dute. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.