Berea zuen Las Vegas taberna Justo Lopez Zubiriak, eta hantxe hil zuen kaleko jantzitako polizia batek, tiroz, duela 37 urte. Felix Minguela bezeroa ere hil zuten.
Gasteizko Udalak haiek gogoratzeko ekitaldia egin du gaur. Udaletxean harrera egin die Lopez Zubiriaren senitartekoei, eta gero Las Vegas taberna zegoen tokira joan dira, Legutiano kaleko 34. zenbakira, han lore eskaitza egitera.
Gorka Urtaran alkateak azpimarratu du Gasteizko Udala beti egongo dela biktimekin; "biktima guztiekin".