Martxoaren 23an pasatuko da Korrika Gasteiztik eta hori dela-eta hiriko Udalak euskararen aldeko ekimen horretan parte hartzera deitu du gaur. Adierazpen instituzionala egin dute udaletxean ordezkaritza ofiziala duten alderdiek eta biharko batzarrean onartuko dute.
Udalak esan du bereak balira bezala sentitzen dituela Korrikak euskararen alde dauzkan kontzientziazio helburuak. Halaber, "euskara sustatzeko ahaleginak biderkatu" egingo dituela adierazi du.
Korrikaren 15. aldia da aurtengoa eta, Gasteizko Udalak esan duenez, ekimena "lehen mailako gertaera soziala eta erreferentzia bihurtu da".
euskara
Gasteizko Udalak Korrikan parte hartzera deitu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu