Euskal Presoak

Gasteizko Udalak Lopez de Abetxuko euskal presoa askatzeko eskatu du

Bihotzeko arazoak ditu Lopez de Abetxukok, eta "arrazoi humanitarioengatik" aske uzteko eskatu dute EAJ, Bildu eta PSEk. 24 urte daramatza preso, eta haren gertukoek ohartarazi dute osasunak nabarmen egin diola okerrera.

Preso gaixoak askatzeko eskatuz egindako manifestazioa, Gasteizen. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2014ko uztailaren 18a
15:54
Entzun

EAJ eta Bilduk aurkeztu dute mozioa. Ez da lehen aldia halako proposamen bat onartzen dutela. 2012an ere Gotzone Lopez de Luzuriaga eta Lopez de Abetxuko aske uzteko eskatu zuten, "arrazoi humanitarioak" argudiatuta. Lopez de Luzuriaga iazko azaroan utzi zuten aske, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Estrasburgok Parot Doktrina legez kanpokotzat jo ondoren.

Jose Ramon Lopez de Abetxukok 24 urte daramatza preso, eta arpaldidanik dago gaixo. Haren gertukoek ohartarazi dute bere osasun egoerak nabarmen egin duela okerrera. Bihotzeko arazoak ditu euskal presoak. Horretan oinarrituta mozioa aurkeztu duten taldeek nabarmendu dute "duintasunez bizitzeko aukera oztopatzen duen edozein erabaki judizialek" giza eskubideak urratzen dituela.

Ondorioz, eta aske geratu artean, Lopez de Abetxuko Asturiasko Vilabona espetxetik Arabakora eramateko eskatu dute, beharrezko osasun zerbitzuak jaso eta familiarengandik gertu egon dadin.

Bilduko eledun Kike Fernandez de Pinedok nabarmendu du , gainera, preso politikoa izango ez balitz "onezkero aske" egongo litzatekeela. Harekin bat etorri da EAJko ordezkari Iñaki Prusilla, eta Guardia Zibileko buru Enrique Rodriguez Galindoren adibidea jarri du, zeina gaixo zegoela argudiatuta aske utzi zuten: "Halako jokabideek kolokan jartezn dute zuzenbidezko estatua".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.