Urtarrila amaieran egin zuten akordioa PPk eta EAJk Gasteizko Udalean aurrekontuak aurrera ateratzeko. Ez ohiko bilkuran aurrekontu proiektua behin-behinean onartu ondoren, 30 eguneko epea izango da orain alegazioak aurkezteko.
Alegazio horiek dagokien udaleko batzordean eztabaidatuko dira, eta horretan erabakiko da aurrekontu testura gehitzen diren edo ez. Udaleko iturriek Efe berri agentziari esan diotenez, apirilaren 20rako onartutako gera daitezke kontuak.