Politika

Gasteizko Udaleko aurrekontuak onartu dituzte, PSE, EAJ eta EAren botoekin

2008ko urtarrilaren 18a
14:45
Entzun
2008ko Gasteizko Udaleko aurrekontuak onartu dituzte gaur PSE-EE, EAJ eta EAren aldeko botoekin -PSE-EEk bederatzi zinegotzi ditu, EAJk sei eta EAk bat-. Guztira, 27 aldeko boto izan dira eta hamasei kontrako; PPk eta EBk bozkatu dute kontra.

Gasteizko Udalak 740 milioi euroko aurrekontua izango du guztira. Otsailaren 8ra arte helegiteak aurkeztu ahal izango dira; hori gertatuko ez balitz, zuzenean onartuko lirateke eta, bestela, otsailaren 18an.

Marian GutierrezOgasun batzordeburuak aurrekontu horiek "historiako handienak" direla adierazi du, eta hiria “alderdien interesetik gandi” jartzen dutela. Mikel Martinezek EAJko zinegotziak aurrekontu horiekin “ziklo politiko berria” hasi dela azaldu du, eta "ideologia ezberdinak" biltzen direla. "Konpromeiso irmoetan" oinarritzen direla uste du Martinezek, eta horrela instituzioari "egonkortasuna" ematen zaiola, “PPren garaian ez bezala”. EA ere pozik agertu da, bere eskaera guztiak onartu direlako.

PP eta EBk “etsipena” azaldu dute aurrekontuen edukia dela-eta. Javier Maroto PPko zinegotziak gainontzeko alderdiek berea “alde batera utzi izana” kritikatu du.

PSE-EEk eta EAJak pasa den abenduan sinatu zuten aurrekontuak onartzeko akordioa. Bertan 2008tik aurrerako proiektuak ere sartu zituzten. Akordio horretan AHTrako azpiegiturak eta trenaren lurperatzea hitzartu zituzten.

Ez da lehen aldia hiru alderdi horiek aurrekontuak onartzeko akordioa sinatu dutela; Bizkaiko aurrekontuak ere hiru alderdi horien bozekin onartu dituzte, esaterako.

Bestetik, Miguel Angel Etxeberria PPko zinegotziak kargua utzi egin du, 65 urterekin erretiroa hartu duelako. Manuel Uriartek hartu du haren tokia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.