Gizartea

Gasteiztar adimen urriko lagun bat arropa kentzera xaxatu zuten bideoa erretiratu dute Internetetik

Udaltzaingoa gazte kuadrila baten bila dabil duela bost egunetik.

2007ko urriaren 26a
17:55
Entzun
Azkeneko egunetan Interneten Gasteizko adimen urriko lagun bat biluzten ageri zen bideoa egon da, baina kendu egin dute -nonbait, jarri zuenak- eta Udaltzaingoa gazte kuadrila baten bila dabil duela bost egunetik, udaltzainen ustez hauek xaxatuta hasi zelako hura arropa kentzen. Gazteek grabatu zuten bideoa eta beraiek jarri zuten Interneten, udaltzainek diotenez. Poliziak bideoa adimen urrikoaren gurasoei erakutsi zienean, hauek salaketa sartu zuten.

Hamarren bat lagun hari trufa egiten agertzen dira, eta hau arropa kentzen hasten da. Gasteizen izan zen gertaera, Loreto Arriola kalearen eta Telefonikaren eraikinaren parean.

30 bat urte ditu biktimak, eta adimen urrikoentzako lantoki batean egiten du behar.

Atzo arratsaldean gazte bat Udaltzaingora joan zen, bideoa Interneten berak jarri zuela baina grabazioa ez zuela egin esanez. Pertsonaren ohorearen kontrako delitua egin izana leporatu dio Udaltzaingoak. Libre geratu zen gaztea, karguekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.