Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Alderdien kanpaina

Gastu militarra handitu dela salatu du Ezker Anitzak

NATO «erakunde terrorista bat» dela esan du Barrutiak, eta hura desegiteko eskatu du

Erredakzioa
2011ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Ezker Anitzeko Bizkaiko zerrendaburu Begoña Barrutiak azaldu duenez, Espainiako Gobernuak 68 milioi euro «xahutu» ditu aurten gastu militarrean, eta salatu du aurrekontu hori «handitu» egin behar izan duela Libiaratropak bidali ahal izateko. Ezker Anitzaren helburua «apurka-apurka» militarizazioarenamaiera lortzea dela azaldu du Barrutiak; horretarako, «base militarrak itxi, atzerriko misio militarrak amaitutzat eman eta armak garatzeko inbertsioak eten» behar direla esan du. Era berean, adierazi du gastu militarrak zerbitzu publikora bideratu beharko liratekeela.

Bilbon eginiko prentsaurreko batean egin ditu adierazpen horiek Barrutiak. NATOren jarduna kritikatzeko ere baliatu du agerraldia. NATO «erakunde terrorista bat» dela esan du, eta hura desegiteko eskatu du. «Munduak segurtasunerako bestelako egitura bat behar du, eta helburuek segurtasun partekatua, desarmea eta herrialde txiroetako goseteak eta izurriteak amaitzea izan behar dute».

Barrutiaren arabera, NATOk «aitzakia gisa erabiltzen du terrorismoa, bere existentzia justifikatzeko». «Baina erakunde horrek, hain zuzen ere, sortu eta elikatu du terrorismoa», nabarmendu du Ezker Anitzeko kideak.

Era berean, tropa espainiarrak Afganistandik ateratzeko etaAmeriketako Estatu Batuek Guantanamon duten basea ixteko eskatu du.

Foruzaingoak mitin batean

Bestalde, Nafarroako Ezker Batuak eta Batzarrek osatutako Ezkerra koalizioaren hauteskunde kanpainako ekitaldi batean, foruzainak izan ziren atzo, eta hainbat pertsona identifikatu zituzten; tartean, Jose Miguel Nuin NEBko koordinatzaile nagusia eta Pablo Archel zerrendaburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.