arnaldo otegi

“Gatazka gainditzeko aukerak zabaldu” direla jakinarazi du Otegik.

Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagiak gaur Iruñean esan duenez, “bakea eta normalizazioa lortzeko zantzuak ematen ari dira”. Horretarako, gainera, gakoa herri galdeketan dagoela adierazi du Otegik. “Herri galdeketaren premia, herriko beste alor politiko eta sozialetara zabaldu” dela nabarmendu du Batasuneko kideak.

2004ko abuztuaren 18a
18:39
Entzun
Udako gogoeta egin du gaur Arnaldo Otegi Batasuneko burukideak Iruñean. Udan zehar gertatutakoak aztertzeaz gain, “gatazka politikoa gainditzeko bide berriak” ireki direla azaldu du Otegik.

Era berean, herri galdeketaren garrantzia azpimarratu du Batasuneko kideak. Arnaldo Otegiren ustez, “bakea eta justizia ezartzeko herri galdeketa beharrezkoa da”. Ideia horrekin bat egiten dutenak, gainera, ez dira abertzaleak soilik; “beste sektore politiko eta sozialek, PSE-EEkoek kasu, herri galdeketaren aldeko zantzuak” agertu dituztela esan du Otegik.

Proposamen horien alde ez dutela “lanean hasteko egutegirik ezarriko” gaineratu du, eta “serio eta sekreturik gabe aritzeko” eskatu du Arnaldo Otegik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.