Nazio Eztabaidaguneak urrats berriari ekin dio, Euskal Herriak bizirauteko eta garatzeko ezinbesteko diren baldintzak zeintzuk diren zehaztu eta haiek gauzatzeko bideak behin betirako finkatzeko. Gizarteko eragile desberdinekin biltzeko xede nagusia, besteak beste, eragileek gatazkari aurre egiteko herri galdeketa bat egitearen inguruan duten iritzia jasotzea da.
Behin proposamen guztiak jasota, oinarriak sintetizatuko lirateke, ondoren, herri galdeketa batean galdera eta epe desberdinak zehazteko asmoz. Oinarri hauek jasota, kontsultari buruzko hitzarmena lortzerako datorren urteko udaberria izango da. Hemendik aurrera, alderdi politikoekin gatazka konpontzeko mahai bat osatuko litzateke. Mahai horrek, herri galdeketa baterako pausoak finkatuko lituzke.
nazio eztabaidagunea
Gatazka gainditzeko proposamenak jasoko ditu batzordeak
Gatazkaren konponbidea sustatzeko batzordea martxan da, urria bitartean Euskal Herriko eragile politiko eta sozial guztiekin bildu eta gatazka konpontzeko proposamenak jasotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu