KONPONBIDEARI BEGIRA

Gatazka konpontzeko "laguntza" eskatu dio ezker abertzaleak Eurpako Batasunari

"Bere partaide den herrialdeetako batean, Euskal Herrian, konpondu gabe geratzen den azken gatazka armatua" konpontzeko urratsak egin ditzala galdegin dio.

2012ko urriaren 13a
15:26
Entzun

Ezker abertzaleak "laguntza" eskatu dio Europako Batasunari, bigarrenak bakearen Nobel Saria irabazi eta biharamunera, "bere partaide den herrialdeetako batean, Euskal Herrian, konpondu gabe geratzen den azken gatazka armatua" konpontzeko. Zehazki, "aldeen arteko elkarrizketa susta dezala galdegin dio.

Atzo jakinarazi zuen Nobel Saria banatzen duen batzordeak auren Europako Batasunari eman diola bakearena. Batzordeak argudiatu zuen azken "60 urteetan bakean, adiskidetzean, demokrazian eta giza eskubideetan eginiko aurrerapenengatik" saritzen zuela Europako Batasuna.

Ezker abertzaleak adierazi du bakea eta adiskidetzea "beharrezkoak" direla Euskal Herrian, eta nabarmendu du horretarako ezinbestekoa dela alde guztien arteko elkarrizketa. Helburu hori lortzeko urratsak egitera deitu du Europako Batasuna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.