Abenduaren 15ean forum bat eginen du Baionan, Aieteko Konferentziako bide orria oinarritzat hartuz, gizartean eztabaida bultzatu eta prozesuari buruzko gogoeta errazteko asmoz. Ondoko asteetan harremanetan sartuko dira Aieteko Konferentzian parte hartu zuten Ipar Euskal Herriko eragileekin zein alderdi eta sindikatuekin.
"Prozesuaren arrakasta herritar guztien ekarpenaren araberakoa izanen da", esan dute gaur goizean egin duten aurkezpenean.
Forumean Aieten parte hartu zuten adituekin "puntu bat" egiteko aukera eman nahi du Bake Bideak. Bertan, egindako urratsak aztertuko ditu, eta herritarrei zein Ipar Euskal Herriko eragile sozial eta politikoei zabalduko die gogoeta.