Gatazkaren ondorioei nola helduko zaien aztertu behar da, Aralarren ustez

«Une historiko honetan zein bide hartu nahi duen ez dakien lehendakaririk» ezin dela izan ohartarazi du

Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
«Momentu historiko honetan» zenbait erabaki hartu, eta etorkizunera begira hainbat gai lantzen hasi behar dutela uste du Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideak. «Bakea lortzeko eta bake egonkorrerako oinarriak ezartzeko sekula izan dugun aukerarik errealena eskuekin ukitzen ari garen honetan», hartu beharreko norabidea argi izan behar dela adierazi du. Eta inork baino gehiago lehendakariak izan behar duela argi zein bide hartu behar den. Gatazkak eragindako ondorioei nola helduko zaien ere dagoeneko aztertzen hasi behar dela ohartarazi du, Radio Euskadi irrati kateari emandako elkarrizketa batean.

Patxi Lopez lehendakariaren jarreragatik kezkatuta agertu da: «Gertatu ahal zaigun okerrena da une historiko honetan zein bide hartu nahi duen ez dakien lehendakari bat izatea». PPren «jarrerarik gogorrenetatik aldentzeko nahia» ikusten dio Lopezi, baina, aldi berean, PPren eskaerei men egiten die. Lidergoa eskatu dio.

Horrez gain, biktimei, presoei eta elkarbizitzari buruz hizketan hasi behar dela esan du, «garaitu eta garailerik gabeko bake partekatu eta iraunkorra» lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.