POLITIKA

Gatazken konponbiderako konferentzia bat egingo dute Sorturen kongresuaren bezperan

Hilaren 23an alderdiaren lehen kongresua egingo dute Iruñeko Baluarten, eta bertan 450 ordezkari inguruk parte hartuko dute.

2013ko otsailaren 8a
15:12
Entzun

Otsailaren 22an Sortuk Nazioarteko Konferentzia bat egingo du eta hurrengo egunean lehen kongresua. Bi ekimenak Iruñeko Baluarten egingo dituzte. Nazioarteko konferentziak "Egungo gatazken konponbidea" izenburua izango du ta bertan herrialde ezberdinetako gatazken konponbide prozesuez hitz egingo dute; Kurdistangoaz, Kolonbiakoaz, Palestinakoaz eta Saharakoaz, adibidez.

Herri eta auzo batzarretan hautatutako 450 ordezkari inguruk parte hartuko dute Sorturen lehenengo kongresuan, eta horiek izango dute botoa emateko aukera. Horrez gain, hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek parte hartuko dute, baita nazioarteko ordezkariek ere. Biltzarrean oinarri ideologikoak, ildo politikoa, eta antolakuntza eta funtzionamendua berretsiko dituztela jakinarazi du Sortuk. Horrez gain, Sorturen Kontseilu Nazionala aurkeztuko dute.

Billtzarraren egun berean ekitaldi politikoa egingo dute Iruñeko Anaitasunan, 17:30ean. "Sortuk herritarrekin batera egin nahi duelako bere sortze ekitaldia". Bertan tresna politiko gisa izango duen jarduna irudikatuko da, "Iraultza Demokratiko Nazionala" ardatz izango duena. "Ekitaldian parte hartuko dute, besteak beste, hainbat borroketan murgildurik dabiltzan milaka militantek, horiek izango direlako Sorturen jardunaren protagonistak".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.