istripua

Gau osoan itxita egongo da A-8a, kamioia irauli den lekuan

Ez atzera ez aurrera egon dira hainbat ibilgailu A-8an, 16:00ak aldera isurkaritako kamioi bat errepidean iraulita eta gurutzatuta gelditu ostean. 14.000 lignosulfonato likido litro barreiatu dira errepidean. Ez da toxikoa.

jarraia121221.jpg
2016ko martxoaren 31
12:34
Entzun

Auto pilaketa handiak gertatu dira A-8ko 115 kilometroan kamioia irauli eta errepidea erabat itxita gelditu ostean. Trafikoa N-637tik desbideratzen ari dira Barakaldotik, eta Mirafloreseko zubitik, BI-631 eta N-634 errepideetatik. Nolanahi ere, ibilgailu ugari gelditu dira harrapatuta, ez atzera eta ez aurrera.

Kamioiko gidaria ibilgailuaren barruan gelditu da, eta suhiltzaileak joan dira hura ateratzera. Anbulantziak ere joan dira, eta gidaria Basurtuko erietxera eraman dute.

Errepidean zabalduta gelditu diren 14.000 lignosulfonato likido litrori bidea ixteko barrerak ere jarri dituzte. Egurraren deribatu bat da lignosulfonato likidoa, baina, Herrizaingo sailaren arabera, ez da osasunarentzat kaltegarria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.