Gaur arte kamioiek debekatuta zeukaten larunbat gaueko (edota jai bezperako) 22:00etatik jaieguneko 22:00ak arte zirkulatzea. Eusko Jaurlaritzaren ebazpenak bertan behera uzten du ibilgailu astunek jaiegunetan ibiltzeko zuten debekua.
Zehazki, A-8, A-68, A-15, N-1, N1A, N-240, N-622 eta BI-625 (Basauri eta Arrigorriaga artean, Bizkaia) autobide eta errepideak irekiko dizkiete kamioiei. Dena dela, Lapurdirako norabidean doazenentzat itxita jarraituko dute, Lapurdin jaieguna bada. Beste hainbat murrizketa ere egin dituzte, hala nola, irteera operazioetan eta jai-egun zehatz batzuetan.
Errepideak
Gaueko hamarretatik aurrera kamioiak jaiegunetan ere ibiliko dira Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian
Gaur gaueko hamarretatik aurrera 7.500 kilo baino gehiagoko kamioiak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako errepide sare nagusian ibili ahal izango dira. Eusko Jaurlaritzak jaiegunetako zirkulazioa arautzeko egin berri duen ebazpen berria asteburu honetan jarriko baita indarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu