Datorren astean sartzearekin eguraldi kaskarrak etenik izango ez badu ere, alerta laranja gauerdian jaitsiko dute horira Hego Euskal Herrian, eta 22:00etan Ipar Euskal Herrian. Elur maila 300 metro inguruan izango da gaur, eta ekaitz eremuetan 100 eta 200 metro arteraino jaitsi daiteke. Gauean igoko da maila 500-600 metro ingurura.
13:30: Erruz ari du elurra Iruñean. Osasuna eguerdian jokatzekoa zen Sadarren, baina zelaia elurrez beteta zegoela-eta, bertan behera utzi dute partida.
Osasunaren partida bertan behera geratu da, Sadar elurrez beteta zegoela-eta http://t.co/I0W1lV3ypopic.twitter.com/kTIVo3AvhT
— Berria.eus (@berria) February 1, 2015
13:20: Hilik topatu dute Candanchun lur-jausi batek harrapatutako bilbotarra.
11:50: Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Etzegarateko mendateko errei bat 16:00 aldera zabalduko dute Donostiarako norabidean, eta N-634 errepidea 13:00etan.
11:00: Itxita dago Etzegarateko mendatea Irunerako norabidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
10:55: Elur-jausien arriskua dela-eta, zaildu egin dira Candanchun harrapatutako bilbotar baten erreskate lanak. Atzo harrapatu zituen bi bilbotar elur-jausi batek; bat onik atera zuten, eta bestearen bila aritu ziren atzo iluntzera arte. Elur-jausi gehiago izan dira, eta gaur goizean guardia zibil talde bat joan da zonaldea aztertzera.
10:30: Zarauzko Udalak jakinarazi duenez, N-634 errepidea itxita dago Zarauztik Getariaranzko noranbidean, luiziagatik.
09:00: Atzo arazo ugari izan ziren errepideetan elurteek eta luiziek eraginda, eta gaur ere arazoak izan dira goiz-goizetik. Ebro ibaiak gainezka egin du Castejonen, eta N-113 errepidea moztuta dago. Ebroz gain, alertan daude Andosillan eta Funesen, Ega eta Arga ibaien ur emariagatik.
Araban, itxita daude Urduña, Bernedo, Opakua eta Herrerako mendateak. Txingorra bota dezakeelakoan, arretaz gidatzeko eskatu dute.
Arabako Foru Aldundiko elur-makinak lanean #N622#Trafikoa#eusnetpic.twitter.com/dZofT9lar8
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) February 1, 2015