Otsailaren 20an atxilotu zuen Guardia Zibilak Xabier Oleaga Errenteriako bere etxean ‘Egunkaria’-ren itxierako polizia operazioan, gerora aske geratu ziren beste zazpi lagunekin batera. Juan del Olmo epaileak Oleaga Soto del Real espetxean sartzeko agindua eman zuen, eta handik Navalcarnero kartzelara eraman zuten.
Xabier Oleaga Erandion (Bizkaia) jaio zen, baina Errenterian (Gipuzkoa) bizi da. 1994tik 1996ra arte egin zuen lan ‘Egunkaria’-n, zuzendariorde gisa. 1997tik aurrera, Partaide ikastolen elkartean jardun da, Komunikazio arduradun moduan.
'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera
Gaur arratsaldeko 19:00etan ongietorria egingo diote Xabier Oleagari Martin Ugalde Kultur Parkean
‘Egunkaria’-ren auzia dela-eta zortzi hilabete eta erdi preso egin ondoren, Xabier Oleaga herenegun arratsaldean atera zen aske Navalcarneroko espetxetik, 30.000 euroko bermea ordaindu ondoren. Gaur arratsaldeko 19:00etan egingo diote ongietorria Oleagari Andoiango Martin Ugalde Kultur Parkean. Joan Mari Torrealdaik, Koldo Tellitu Partaideko lehendakariak eta Xabier Oleagak berak hartuko dute hitza ongietorri ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu