Ana Lopez, Zigor Ruiz Jaso eta Iñigo Albisu euskal herritarren kontrako euroaginduak aztertuko dituzte gaur Londresko epaitegi batean, eguerdian; Espainiaratuko dituzten edo ez gaur jakingo da. Hirurak apirilaren 27an atxilotu zituen Erresuma Batuko Poliziak, Sheffielden, ustezko etakideak direlakoan. Uztailaren 10ean ziren haien kontrako auzi saioa egitekoak, baina epaileak erabakia atzeratu egin zuen.
Defentsak euroaginduaren aurka egingo du, Espainiako Auzitegi Nazionalak euroagindua eskatzean "irregulartasunak" egin zituelako eta hirurek Espainian "torturatuak izateko arriskua" dutelako.
Albisu eta Ruiz Jaso Belmarsh kartzelan dauzkate, eta Lopez Hollowayn; hirurak ere Londresen.
Euskal presoak
Gaur aztertuko dute Ingalaterran preso dituzten hiru euskal herritarren kontrako euroagindua
Ana Lopez, Zigor Ruiz eta Iñigo Albisu apirilaren 27an atxilotu zituen Poliziak, Sheffielden, ustezko etakideak direlakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu