Eguraldia

Gaur berriro 40 graduren bueltan

Termometroak 37 graduraino igo ziren atzo, besteak beste, Gasteizen, Tuteran (Nafarroa), Iurretan (Bizkaian) eta Alegian (Gipuzkoa). Beroarekin kontuz ibiltzeko eskatu dute agintariek.

2010eko abuztuaren 26a
09:48
Entzun
Atzo bezala, tenperatura altuak izango dira gaur ere; 40 gradutara iristeko zorian egon ziren atzo Nafarroa eta Arabako hainbat lekutan. 37 gradutara iritsi ziren Iruñean, Tuteran (Nafarroa), Gasteizen -irudian-, Laudion (Araba) Iurretan (Bizkaia) eta Alegian (Gipuzkoa), esaterako. Kostaldean 32 gradu inguruko tenperaturak izan ziren. Nafarroako Gobernuak ez du neurri berezirik hartu, baina Eusko Jaurlaritzak alerta horia eman zuen atzo, eta gaur arte luzatu du.

Oro har, beroarekin kontuz ibiltzeko eskatu dute agintariek, eta bero boladetarako ohiko aholkuak eman dituzte osasun arloko arduradunek: eguneko ordurik beroenetan itzalean egoteko, ura edateko, eta zahar eta haurrekin arreta bereziz ibiltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.