Gizartea

Gaur berriz ere auto ilara luzeak izan dira Gipuzkoako errepideetan

Lasarte-Orian istripua izan du kamioi batek N-1en, eta bi noranzkoetan trafiko arazoak sortu ditu, baint A-8an ere Bilbo aldera.

2008ko maiatzaren 23a
11:55
Entzun
Lasarte-Oria (Gipuzkoa) parean N-1 errepidean Gasteiz aldera zihoan kamioi batek istripua izan du gaur goizean, eta auto ilara luzeak sortu ditu bi noranzkoetan (Gasteiz eta Donostia aldera). A-8 autobideari ere eragin dio, Bilboko noranzkoan. Beraz, Gipuzkoan berriz ere trafiko arazoak handiak gaur.

Goizeko zazpiak baino zerbait lehenago izan da ezbeharra, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Irauli egin da kamioia.

Noranzko bakoitzean errei bat irekita izan du Ertzaintzak, baina ilara handiak sortu dira: N-1en Donostia aldera zortzi kilometrokoa eta Gasteiz aldera hirukoa, eta A-8an Bilbo aldera bostekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.