politika

Gaur bilduko dira Ezker Batuko bi sektoreak, ados jartzeko asmoz

Jarrerak hurbiltzea lortzen ez badute Aranaren eta Madrazoren ildokoek, koalizioko barne borroka auzitara iritsiko da seguruenik.

2010eko ekainaren 7a
18:11
Entzun
Gaur ikusiko da Ezker Batuko (EB) bi sektore nagusien arteko liskarrek konponbiderik baduten edo ez. Mikel Arana koordinatzaile nagusiaren aldekoak eta Javier Madrazo aurreko koordinatzailearen aldekoak gutxienekoetan ados jartzeko helburuz batzartuko egingo dira, eta jarrerak hurbiltzea lortzen ez badute, zaila izango da koalizioko barne borrokak auzitara jo gabe konpontzea.

Madrazoren aldekoek in extremis eskatu diete "sentsibilitate guztiei" elkarrizketarako ahalegina, eta "hutsetik hasteko" prestasuna azaldu dute. Aranak, berriz, Kontseilu Politikotik kanporatutako bederatzi kideak erabakigune horretan onartzea jarri du edozein akordio lortzen saiatzeko baldintzatzat, baina Madrazoren aldekoek berretsi egin baitute bederatzi kide horiek kanporatzeko erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.