ATXILOKETAK

Gaur deklaratuko dute Chasserieuxek eta Lopezek, Parisen

Ostegunean atxilotu zuten Chasserieux, eta ostiralean Lopez, Miarritzen, ETAren egitura tekniko-logistikoaren kontrako operazio batean.

Frantziako polizia batzuk, atzo, Miarritzeko Posta kaleko etxetik materiala ateratzen. JUAN HERRERO / EFE
2015eko ekainaren 1a
07:21
Entzun

Frantziako Poliziak ostegunean atzeman zituen Nathalie Chasserieux eta haren bikotekidea, eta bien etxebizitza miatu zuen. Ostiralean, berriz, Enrique Lopez iheslari ohia atxilotu zuen Poliziak, Miarritzen bertan, haren bikotekidearekin batera. Igandean eraman zituzten Parisera Chasserieux eta Lopez, eta gaur igaroko dira epailearen aurretik; libre utzi dituzte, ordea, bien bikotekideak.

ETAren egitura tekniko-logistikoaren kontrako operazioa izan da, Espainiako Barne Ministerioak azaldu zuenez. 2014ko uztailaren 15ean, agiri bat plazaratu zuen ETAk, eta jakinarazi zuen jarduera armatua amaitu ostean bere egiturak moldatzeari ekin ziola eta "egitura tekniko-logistikoa" osatzen ari zela, erakundearen armategiak zigilatzeko lanak errazteko asmoz. Egitura horren kontra jo nahi izan du Frantziako Poliziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.