atxiloketak

Gaur deklaratuko dute epailearen aurrean larunbatean Frantzian atxilotutako hiru lagunek

Aimar Altuna, Maite Aranalde eta Iñaki Arietaleanizek gaur deklaratuko dute Parisen. Larunbatean atxilotu zituen Frantziako Poliziak hirurak, Montpelliertik gertu, Le Cap d'Adge herrian (Frantzian); ETAko kideak izatea egotzita. Operazioa Espainiako poliziekin elkarlanean egin zutela jakinarazi zuten polizia iturriek, eta Espainiako Barne Ministerioak eman zituen atxilotuen izenak.

2005eko martxoaren 23a
15:28
Entzun
Efe agentziaren arabera, hiru atxilotuen etxea miatu zuten poliziek, eta bertan pistola bat, gai kimikoak, matrikula plakak eta Guardia Zibilaren zein Ertzaintzaren agiri faltsuak atzeman zizkieten.

Espainiako polizia iturrien arabera, Aimar Altunaren arrastoa Levante aldean (Valentzia) aurkitu omen zuten uda partean Espainiako Poliziaren Informazio Bulego Nagusiko kideek. Altunak Frantziara ihes egitea lortu ei zuen orduan, eta Poliziak inguru hartan izandako atentatuekin lotura izatea ez du baztertzen, iturri horiek diotenez. Arietaleaniz, berriz, 2002ko ekainaren 21ean atera zen kartzelatik, baldintzapean, 1993ko abuztuan Antzuolan atxilotua izan ondotik. Aranalde ihesean zegoen 2002. urteaz geroztik, betiere polizia iturriek zabaldutakoaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.